Ekonomia jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorena, hain zuzen ere.
·Lehen sektorea:
Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esate baterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
·Bigarren sektorea:
Naturatik ateratakko lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibide, industriak, eraikuntzak, meatzariak eta energia iturrien ustiapenak (ura, petroleoa, gasa...).
·Hirugarren sektorea:
Jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna,hezkuntza...
-Eskuarki,ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiago izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.
lunes, 15 de junio de 2009
miƩrcoles, 11 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)